2025/02/09 17:00etan

Zinema

'Flow' filmaren emanaldia

'Flow' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Otsailaren 9an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunean, 'Flow' animaziozko filmaren emanaldia izanen da. Oscar sarietara izendetuta dago, besteak beste, animaziozko filmaren onenaren sailean.

Sinopsia: Urez betetako mundu batean esnatu da katu bat. Badirudi giza arraza desagertu egin dela. Babesa bilatu du itsasontzi batean, beste animalia batzuekin. Baina haiekin ondo moldatzea urarekiko duten beldurra gainditzea baino erronka handiagoa da.