Autobian zaurituta

Guaixe 2025eko otsailaren 10a

Suhiltzaileak autobian izandako istripu batean lanean. ARTXIBOA

Emakumezko bat ospitalera eraman zuten bart.

Sakanako Autobian (A-10), Altsasu parean, auto bat bidetik atera zen 28,4 kilometroan, Altsasu parean, Gasteizerako noranzkoan, 21:11n. Istripuaren ondorioz, 55 urteko emakume batek polikontusio arinak jasan zituen, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, ebaluatu eta tratatzeko. Altsasuko suhiltzaileak, osasun etxeko medikua eta erizaina, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta foruzainak joan ziren ezbeharraren tokira. Azken horiek ikertu zuten istripua.