Sexualitatea eta harreman osasuntsuak Itxaso Torregrosa sexologoaren hitzaldia izanen da otsailaren 14an, ostirala, San Valentin egunean, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Sexualitatea ez da soilik harreman sexualak, sexualitatea bizipenak edo pertsonatik pasatzen den guztia dira, lagunak eta beste pertsonekiko harremanak barne. Horretaz ohartzeak, bikotea lehenesten duen eredu batekin (eredu espezifiko batekin, gainera) apurtzea dakar, eta gainontzeko pertsonekin nola erlazionatzen garen zalantzan jartzen hastea. Hitzaldia 12 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago, eta Altsasuko gazteria zerbitzuak antolatu du, Sexgunea zerbitzuaren barruan.