Altsasuko kintoek urtez urte jasotako dirua

Guaixe 2025eko otsailaren 10a

1990. urtetik gaur egun arte Altsasuko kintoek eskean eta opilak sartzen lortutako dirua, urtez urte.

Santa Ageda egunarekin, bost egunez, kintoen ospakizunak dira Altsasun, eta horretarako diru eskean aritzen dira lehenengo egunean. Garai batean, emakumezkoak bezperan, otsailaren 4an, arratsaldez ateratzen ziren eta hurrengo egunean jasotzen zituzten opilak egiten zituzten. Opil horiek herriko enpresetan, dendetan eta tabernetan saltzen zituzten. 2013. urtean kinto emakumezko eta gizonezko otsailaren 5ean elkarrekin diru eskean eta opilak jasotzen eta saltzan hasi ziren.

Urtez urte Altsasuko kintoek jasotako dirua

2025 | 57 neska-mutil: 24.808,25 euro

2024 | 55 neska-mutil: 22.735,91 euro

2023 | 56 neska-mutil: 22.400,00 euro

2022 | 57 neska-mutil: 19.293,71 euro

2021 | Pandemiagatik bertan behera

2020 | 49 neska-mutil: 21.196,00 euro

2019 | 53 neska-mutil: 20.994,00 euro

2018 | 79 neska-mutil: 21.918,00 euro

2017 | 66 neska-mutil:  18.453,94 euro

2016 | 25 mutil eta 34 neska: 16.000,00 euro

2015 | 29 mutil eta 31 neska: 16.000,00 euro

2014 | 25 mutil eta 19 neska: 13.904,00 euro

2013 | 25 mutil eta 19 neska: 12.945,70 euro

2012 | 27 mutil eta 37 neska: 15.897,00 euro

2011 | 21 mutil eta 23 neska: 15.388,74 euro

2010 | 22 mutil eta 23 neska: 14.097,00 euro

2009 | 32 mutil eta 29 neska: 14.459,00 euro

2008 | 29 mutil eta 44 neska: 16.464,88 euro

2007 | 31 mutil eta 24 neska: 17.393,00 euro

2006 | 30 mutil  eta 35 neska: 13.890,00 euro 

2005 | 29 mutil eta 35 neska: 16.271,00 euro

2004 | 37 mutil eta 20 neska: 16.351,00 euro

2003 | 42 mutil eta 39 neska: 17.000,00 euro

2002 | 36 mutil eta 28 neska: 13.112,88 euro

2001 |  40 mutil eta 43 neska: 15.578,23 euro (2.592.000 pezeta)

2000 | 32 mutil eta 45 neska: 15.660,60 euro (2.605.762 pezeta)

1999 | 34 mutil eta 35 neska: 12.562,40 euro (2.090.201 pezeta)

1998 | 45 mutil eta 37 neska: 13.633,08 euro (2.268.353 pezeta)

1997 | 41 mutil eta 46 neska: 12.856,35 euro (2.139.117 pezeta)

1996  | (daturik gabe) 12.938,32 euro (2.152.756 pezeta)

1995 | (daturik gabe) 10.960,42 pezeta (1.823.661 pezeta)

1994 | 58 mutil eta 60 bat neska: 13.570,24 euro  (2.257.898 pezeta)

1993 | (daturik gabe) 10.257,45 euro (1.706.696 pezeta)

1992 | 48 mutil eta 46 neska: 7.789,01 euro (1.295.982 pezeta)

1991 |  35 mutil eta 35 neska: 5.450,16 euro (906.831 pezeta)

1990 | 53 mutil (52 neskek ez zuten eskatu): 5.655,58 euro (941.009 pezeta)