Irunen emakumezko bat hil zutela salatu zuten

Guaixe 2025eko otsailaren 11

Itaiak deitutako elkarretaratzea. UTZITAKOA

Bi bilkura egin ziren Irungo otsailaren 6ko hilketa salatzeko.

Itaiak deituta, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean bilkura egin zen Foru plazan otsailaren 6an bertan. Indarkeria matxistarekin bukatzeko erantzun kolektiboa antolatu beharra dagoela gaztigatu zuten. Emakumezkoen kontrako indarkeria egoera ezin dela normalizatzen utzi nabarmendu zuten. Eta indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko deia egin zuten. 

Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean kontzentrazioa egin zen Altsasun otsailaren 7an, ostiralean. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deitutako protesta horren bidez Irunen gizonezko batek bere ama hil zuela salatu zuten. Hilketa otsailaren 6an izan zen. Euskal Herrian aurten indarkeria matxistak dagoeneko bi emakumezko hil zituela nabarmendu zuten. 

112
Sexu erasoa edo tratu txarrak sufrituz gero, 112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.