Asteburuan Emakumezkoen Preferente Mailako hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasu liderrak Gares zuen aurkari Osabidean, baina Santa Ageda ospakizunak direla eta partida martxoaren 2ra atzeratzea adostu zuten bi taldeek.
Hala ere, lider segitzen du Altsasuk (38 puntu), 5 puntura Antsoaingo Gazte Berriak taldea duela (33 puntu). Otsailaren 16an, igandea, Altsasuk sailkapenean hamargarren den Valle de Egües taldea hartuko du Dantzalekun, 15:30ean.