Altsasuko Alde Zaharreko pisu bateko tximiniatik txinpartak ateratzen zirela ikusi eta larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituzten auzokideek. 23:00ak aldera gertatu zen. Lau suhiltzaile kamioiarekin eta Foruzaingoaren bi patruila joan ziren ezbeharraren tokira. Suhiltzaileek egoera onbideratzea lortu zuten.