Santa Ageda ospakizuneko kalteengatik salaketa jarriko du udalak

Guaixe 2025eko otsailaren 13a

Suhiltzaileek irteera bat baino gehiago egin behar izan zuten.

Kinto ospakizunen egunetan edukiontziak erre eta bota, autoetako eta udal eraikin bateko kristalak hautsi eta hiri altzarien kontra egin zuten. Alkateak gertatutakoa gaitzetsi du. Kintoek, kintada gehienaren izenean, gertatukoa gaitzetsi eta barkamena eskatu dute. 

Santa Ageda ospakizunak iraun bitartean (otsailaren 5etik 9ra), hainbat kalte eragin dituzten Altsasun; herrian barnako hainbat kaleetan edukiontziak erre dituzte, horietako bat Otadiako kirol pistaren erdian erre dute, eta garrek zorua kaltetuz. Gauza bera gertatu da zenbait kaletan; garrek asfaltoa kaltea sortu baitut. Foru plazan, esaterako edukiontziak irauli dituzte, eta Gure Etxea eraikinean kalteak izan dira ere. Aparkatutako zenbait autoetako kristalak txikituta agertu zirela salatu dute herritarrek ere, baita obra makineria kaletatu ere. 

Javier Ollo Martinez alkateak esan duene, "egunotan jasan dituen etengabeko suntsiketa eta bandalismoaren aurrean, udalak salaketa jarriko du". Herriak horrelako ekintzak jasan behar izatea "lotsagarria" dela gaineratu du alkateak, "haserrea, tristura eta, batez ere, lotsa eragiten baitute". Gizarte eta herri hasunarketa sakona egiteko beharra azaldu du. Egileen nortasuna ezagutu dezakeen edo zerbait ikusi duen bizilagunei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko deia egin du ere. 

Kintoen barkamena
Kinto gehienen izenean, kintadak oharra zabaldu du, eta "gertatutakoagatik gaitzespena eta lotsa sentitzen" dutela jakinarazi dute. "Argi dago herriak ordaindu eta emandako festa izanik, izan den jarrera guztiz gaitzesgarria dela. Barkamena eskatzen dugu egun hauetan gertatutako guztiagatik eta eragindako kalte guztiengatik". Gertakariak justifikatzeko "inolako asmorik gabe", lau "burugabeengatik" 57 kintoek jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute ere. Azpimarratu dutenez, "kintaren gehinegoa saiatu da festa ahalik eta ondoen pasatzen, inolako kalterik eragin gabe". 

Kintoek oharrean "udalak ere ez du lagundu" esaten dute: "Suzirik gabe utzi gintuzten aste guztian". Horrek hainbat kinto haserretu egin zituela esan dute. Bestetik, udalak utzitako materiala Gure Etxea eraikinean utzi nahi izan zuten, baina, salatzen dutenez, 45 minutuz itxoiten egon behar izan ziren euripean. 

"Herri osoari eskerrak" emanez bukatu dute kintoek oharra. 

 

* Informazio gehiago otsailaren 14ko GUAIXE ASTEKARIAn.