Mutilen bigarren maila autonomikoan hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Santa Ageda ospakizunengatik CBASK Narum Fisioterapiak partida aurretik jokatu zuen, eta 55-78 galdu zuen Castillo de Gorraiz Valle de Egüesen kontra.
Sailkapen orokorrean Nasabi San Ignacio da liderra (28 puntu) puntu batera Castillo de Gorraiz Valle de Egües duela (27 puntu). CBASK zazpigarren da (24 puntu). Hamazazpigarren jardunaldiko partida otsailaren 18an, asteartearekin jokatuko du CBASK Narum Fisioterapiak. Sailkapenean bederatzigarren den Universidad de Navarra izango du aurkari, 20:30ean, Iruñean.
Neskak, 1-8 postuen sailkapen fasean
Nesken lehen senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak bigarren faseari ekin zion asteburuan. 1-8 postuen sailkapen faserako sailkatu zen talde altsasuarra, eta lehen jardunaldian Navasket SF´Old taldea izan zuen aurkari aurreko ostiralean Zelandin. Lehen zatia oso borrokatua izan zen eta markagailuan Altsasu aurretik egon zen tarte batean, baina partida erdialde aldera Navasket SF´Old aurreratu zen, aldea ateratzen hasi zen, eta, azkenean, 32-50 irabazi zien altsasuarrei.
Sailkapenean Larraona Claret dago buruan (14 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos seigarren da (9 puntu). Bigarren jardunaldian talde altsasuarrak Lizarran jokatuko du, sailkapenean azkena den Ega Perfil Oncinedaren kontra. Partida otsailaren 15ean, larunbata, 19:00etan jokatuko da, Lizarreria kiroldegian.