Torturaren kontrako egunean, otsailaren 13an, errepresioaren kontrako Ospa! mugimenduak "torturaren aurpegi guztien kontra borrokatzeko" deia egin zuen. Horretarako, Altsasuko Foru plazan eta estalpean "torturaren aurpegi guztien aurkako irudikapenak" egin zituzten. Poltsaren tortura sistema pairatzen ari den pertsona irudikatzen zuen panpina handi bana jarri zuten.
Horiekin batera, haien ondoan hainbat kartel jarri zituzten. Kartel horietan torturaren hainbat kasuren berri ematen ziren: Nafarroan gutxienez 891 pertsona torturatuak izan zirela 1960 eta 2015 artean, Policía Nacionaleko agenteen infiltrazioak Madrilgo gizarte mugimenduetan, Frankismoan poliziagatik torturatakoaren auzia artxibatu zela, Melillan 37 migratzaile hil eta 71 desagertu eragin zituena Espainia izan zela, poliziaren zaintzapean zeudela Espainian 162 pertsona hil zirela 2015 eta 2022 artean, Frantziako poliziak nola torturatzen den erakusten duela, Italiako arraza profilen eta torturen salaketa, Atenasko polizia batean migratutako pertsona bat kolpeka hil zuela poliziak edo Israelek palestinarrak torturatu zituztela.
Kartel guztiek tortura kasuen berri emateaz aparte, komunean beste gauza bat zuten: QR kode bat. Haren bidez 3Cat-en webguneko Infiltrats dokumentala ikus daiteke. Kataluniako telebistaren ikus-entzunezko horretan Herrialde Katalanetako gizarte mugimenduetan 2020an infiltratutako Policia Nacionaleko lau agenteen berri ematen da.