Bi pertsona zauritu ziren ostiral eguerdian. Motor batek eta kamioi batek talka egin zuten Altsasuko Ondarria industrialearen parean, NA-2410 errepideko 30,2 kilometroan, izan zen zirkulazio istripuan. Ezbeharraren ondorioz, motoan zihoazen 61 urteko gizona eta 23 urteko emakumea kolpe ugari jasan zituzten eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Istripuaren tokira, Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina, Altsasuko suhiltzaileek, Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia eta foruzainak joan ziren. Azken horiek ikertu zuten ezbeharra.