Futbola

Liderrak irabazten jarraitzen du

Guaixe 2025eko otsailaren 18a

Emakumezkoen preferente mailan Altsasuk garaipen politaz gozatu zuen Dantzalekun

Emakumezkoen preferente mailako hamazazpigarren jardunaldian Altsasu liderrak Valle de Egües taldea hartu zuen Dantzalakun. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren, baina atsedenaldira gol bateko errentarekin joan zen Altsasu, 23. minutuan Nerea Arellanok sartutakoa. Bigarren zatian bide beretik jo zuen partidak. Alicia Elizaldek Altsasuren bigarrena sartu zuen, baina berehala 2-1 hurbildu zen Valle de Egües. Altsasuk garaipena ziurtatu nahi zuen, eta lasaitasuna hartu zuen 78. minutuan Sonia Alonsoren hirugarren gola iritsi zenean. 

3-1 irabazita, preferente mailako lidergoa sendotu du Altsasuk (41 puntu), partida bat gutxiagorekin, Santa Agedan atzeratutakoa, hain zuzen. Bigarrena Gazte Berriak da (36 puntu). Hemezortzigarren jardunaldian atseden hartzea dagokio Altsasuri.