Azken ordukoa

Autoak su hartu du

Guaixe 2025ko ots. 19a, 11:57

Altsasuko Gartzia Ximenez kalean auto batek sua hartu du, eta suhiltzaileak itzaltzen ari dira.

Auto batek su hartu du Altsasuko Gartzia Ximenez kalearen 31. zenbakiaren parean 14:20 aldera. Suhiltzaileak bertaratu eta garrak aparrez itzali dituzte. Suhiltzaileak lanean dauden bitartean trafikoa norabide bakarrean dago Gartzia Ximenez kalean, herrira sartzen den erraila hain zuzen ere. Udaltzaingoa Garbitoki eraikinaren parean dago eta Sorgingainbera kalera bideratzen ari da herritik atera nahi duten ibilgailuak.