Aldakinek erradioterapia hobetzeko proiektu batean parte hartu du

Guaixe 2025ko ots. 25a, 10:23

Proiektuan parte hartu dutenak. NAFARROAKO GOBERNUA

Erradioterapiak erantzun terapeutikoa hobetzen duen egoera kliniko kantzerigenoak identifikatzen ditu.

Nafarroako erradioterapia aurreratuko taldea, terapia eta eraginkortasuna, Granate gaztelaniazko laburduran, proiektuan parte hartu du Altsasuko Aldakin enpresak. Proiektu estrategiko horrek erradioterapiaren eragina hobetzea, bigarren mailako ondorioak eta toxikotasuna murrizteko, eta tumore pazienteengan erantzun terapeutikoa areagotzea izan du helburu nagusia. Proiektua 2022an hasi zen eta orain aurkeztu dituzte ondorioak. Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak finantzatu zuten 1,5 milioi eurorekin.

Aldakinekin batera proiektuan parte hartu dute Nafarroako Unibertsitate Klinikak, Ikerketa Mediko Aplikaturako fundazioak (FIMA), Miguel Servet-Navarrabiomed fundazioak eta Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak. Guztiek partzuergoa osatu dute proiektua garatzeko, eta Industria Departamentuak finantzatu du 1,5 milioirekin.