Futbola

Altsasuren atsedenaldi bikoitza

Guaixe 2025eko otsailaren 25a

Emakumezkoen preferente mailan atsedena zegokion Altsasuri, eta asteburuan ligak geldialdia du

Asteburuan emakumeen preferente mailako hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuri atseden jardunaldia zegokion, baina lider jarraitzen dute (41 puntu), Gazte Berriak taldeari 2 puntu aterata (39 puntu). Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, inauteriak direla eta; hemeretzigarren jardunaldia martxoaren bigarren asteburuan jokatuko da, martxoaren 8ko asteburuan. Altsasuk sailkapenean zazpigarren den Peña Sport izango du aurkari, Tafallan.