Isaac Rosa idazlearen Feliz Final nobelan oinarrituta Nosotros filma egin du Helena Taberna zinemagile altsasuarrak. Haren ibilbidearen zazpigarren filma da, eta gaur, otsaialk 28, ostirala, mustuko dute zinemetan. Filmak maitasun handiko istorioa bat berreraikitzen du, bukaeratik hasita. Maria Vazquez eta Pablo Molinero dira antzezleak, Helena Tabernak zuzendu du eta Virginia Yaguerekin batera idatzi du, eta Lamia Producciones, Vertigo Films eta Nosotros la pelicula, AIE ekoiztu dute, RTVEren eta EITBren babesarekin eta ICAA eta Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Filmean Angela eta Antonio bikotekide bat da; maitenmindu zen, ilusioarekin bizi ziren, seme-alabak izan zituzte eta amore ez emateko esfortzua egin zuen. Baina maitasuna amaitzen denean, galderak sortzen dira: Noiz makurtu zen dena? Nola iritsi gara honaino? Nosotros filmak bikotekide harreman baten argi eta itzaletatik bidaia proposatzen du, prekarietataren eta maitasunaren idealizazioaren kontra borrokatzen duten bitartean. Tabernaren hitzetan: "Filmak ez du poesiari uko egiten, maitasunaren tranzendentziari egia eta errekonozimendua ematea nahi dio. Denboran zehar ematen den bidaia emozional bat propsatzen du".
Filma Final Feliz Isaac Rosaren nobelan oinarrituta dago eta aurrestreinaldian. Idazlearen liburuetan oiarritutako laugarren filma dela esan zuen Rosak aurrestreinaldian, "eta hori nik ez dudala literatura zinematografikoa egiten". Gaineratu zuenez, Final Feliz-en kasuan, denbora atzetik aurrera mugitzen da, eta dena hitzak dira. "Ez du tramarik, besterik gabe banandu diren gizon eta emakume baten bizitutakoa kontatzen du". Horregatik harritu zen Tabernak istorioan pelikula bat ikusi zuenean. Gidoian parte hartu ez duen arren, prozesuan parte hartu du idzaleak. Adaptazioa baino, nobelan "inspiratzen" dela esan zuen.
Taberna
Helena Tabernaren pelikuletan gizarte eta interes orokorreko gaiak lantzen dira: terrorismoa, emigrazioa, memoria historikoa, genero indarkeria, sektak edo errefuxiatuak. Duela 25 urte mustu zuen bere lehenengo film luea: Yoyes. Ondoren etorri ziren Extranjeras dokumentala (2003), La buena nueva Marino Ayerra Altsasuko apaiza izandakoaren bizitzan oinarrituta (2008), Nagore Nagore Laffageren hilketaren inguruko film dokumentala (2010), Acantilado filma (2016) eta Varados dokumentala (2019).