Futbola

Altsasuk puntu bat ekarri zuen Garesetik

Guaixe 2025ko mar. 4a, 11:20

Santa Ageda ospakizunengatik atzeratutako partidan husna berdindu zuten Garesek eta Altsasuk

Emakumezkoen Preferente mailan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu, baina Santa Ageda ospakizunenegatik atzeratutako hamaseigarren jardunaldiko partida jokatu zuten Garesek eta Altsasuk Garesen. Bi taldeek partida bizia eta entretenigarria eskaini zuten, baina ez zen golik egon eta partida husnako berdinketarekin despeditu zen. 

Sailkapenean ez dago aldaketarik eta Altsasuk jarraitzen du lider (42 puntu), 3 puntura Gazte Berriak Antsoain taldea duela. Asteburuan hemeretzigarren jardunaldia jokatuko da. Martxoaren 8an, larunbata, Altsasuk Tafallan jokatuko du, sailkapenean zazpigarren den Peña Sport taldearen kontra, 12:30ean.