2025/03/14 18:00etan 20:00etara

Hitzaldia

Pornografia eta heziketa sexualaz hizketan

Pornografia eta heziketa sexualaz hizketan
Iortia kultur gunea, Altsasu

Martxoaren 14an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Pornografia eta heziketa sexuala hitzaldi-tailerra izanen da, Berhezi Aholkularitzaren eskutik eta Altsasuko Gazteria zerbitzuak antolatuta, Berdintasuna zerbitzuak Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko egunaren harira antolatutako Desberdinkeria errealitate, justizia lortzeke programaren barruan. 

"Ona ala txarra pornografia edozeinen eskura dago, baita gazteenen eskura ere, arrazoi askorengatik sartzen baitira. Beharrezkoa da tresnak sortzea etengabeko desinformazio hori kudeatzen jakiteko eta modu kontziente eta kritikoan erabiltzeko, sexualitate eta erotiko osasuntsu eta dibertigarri bat sortzeko". Hitzaldia gaztelaniaz izanen da, eta sarrera librea 12 urtetik aurrerako pertsonendako.