Martxoaren 29an, larunbata, 19:30ean, Miñan Artedrama konpainiaren antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ginean jaiotako Ibrahima Balderen istorioa kontatzen du; egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zeun, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen txarteldegian edo webbgunean (sarrera gutxi gelditzen dira). Emanaldia euskaraz izanen da.