Luminiszenteak izeneko liburua du oinarri Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren erakusketa proiektua. Diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen istorioak biltzen ditu proiektuak; protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi diren emakumeak dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Baita emakumeen eguroko bizitza baldintzatzen duten edo halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira Luminiszenteak proiektuan.
Martxoaren 12an, asteazkena, 18:00etan, erakusketaren mustutze ekitaldia izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, eta erakusketa martxoaren 31ra arte izanen da ikusgai, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak Kultura zerbitzuarekin elkarlanean Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko egunaren harira antoaltutako programaren barruan.