Txirrindulariak

Iker Gomez primeran Aiztondo Klasikoan

Guaixe 2025ko mar. 11a, 13:00

Iker Gomezek lasterketa bikaina egin zuen. FINISHER

Altsasuarra hamaikagarren sailkatu zen bere taldekide Cesar Perezek irabazitako proban

Martxoaren 8an elite eta 23urtez azpiko mailako Aiztondo Klasikoa jokatu zen Asteasun, Txomin Perurena Memoriala, Espainiako Koparako baliagarria den proba prestigiotsua (132,8 km). Lasterketa mugituan Finisher taldeak lan handia egin zuen proba kontrolatzeko eta bere txirrindulari batek, Cesar Perezek, lortu zuen garaipena, helmugara bakarrik helduta (3:25:36). Bere taldekide Iker Gomez altsasuarra hamaikagarren iritsi zen (3:27:23), lan ederra eginda.