Filmoteka Nafarroan zikloaren denboraldiari amaiera emateko emanaldi berezia antolatu dute martxoaren 17an, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunean: El fantasma de la opera filmaren proiekzioa izanen da. Filma 1925ekoa da, mutua, eta proiekzioa bitartean pianoa joko dute zuzenean. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian eros daitezke. Nafarroako Filmotekatik eskerrak eman nahi izan dute programako saio bakoitzean izan den harreragatik. Udazkenean denboraldi berriari ekingo diote, "zinema saioetan elkar ikusten dugun bitartean".
Sinopsia: Parisko Operako sotoetan ezkutaturik bizi da Eric misteriotsua, aingeru-ahotsez eta deabruaren aurpegi desitxuratuaz jantzitako gizona, Christine Daee soprano ederra paretaren eta hormaren artean zelatatzen duena, ospearen gailurreraino katapultatu nahi duena; baina, abeslaria Raoul bizkonde lerdenari hitzemanda dagoela jakiten duenean, erotu egiten da.