Irabazi asmorik gabeko entitateendako laguntzen deialdia egin du udalak

Guaixe 2025eko martxoaren 18a

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Eskabideak Altsasuko Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira apirilaren 4rako.

Premia berezia duten eta Altsasun eragina duten biztanleen bizi-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea eta dinamizatzeko deialdia egin du Altsasuko Udalak. Bereziki, diruz lagunduko diren proiektu eta jardueren helburua integrazioa, aukera berdintasuna, gizarte arriskuko egoeren prebentzioa edo kalteberatasun, babesgabetasun, mendekotasun edo gizarte bazterkeriako egoeren tratamendua erraztea izango da. Deialdiak 7.456 euroko diru poltsa du. Deialdiaren oinarriak altsasu.eus webgunean daude.