Garapenerako lankidetzarako laguntzen deialdia egina

Guaixe 2025ko mar. 14a, 11:14

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Arlo horretako proiektuak nazioarteko proiektuak diruz laguntzeko deialdia da.

Altsasuko Udalak  nazioarteko lankidetza-programak edo garapenerako laguntzak bulkada eman asmoz dirulaguntza deialdia egin du. Proiektuan herritarrak sentikortzeko ekinaldiak eta komunitatearen eta Altsasuko taldeen partaidetza sustatzen duten jarduerak biltzea baloratuko du udalak. Deialdiak 6.224 euro diru poltsa du. Eskabidea Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkezteko epea apirilaren 4an despedituko da. Deialdiaren oinarriak altsasu.eus webgunean kontsulta daitezke.