Altsasuko 20 saltokik beherapenen errematea egiteko beraien salgaiak denden ateetara aterako dituzte, eta prezio ezin hobeagoan eskainiko dituzte moda, osagarriak, papergintza, kirolak, etxerako tresnak eta abar. Azoka horrek harrera oso ona izan ohi du beti. Izan ere, saltokiek aukera dute salgaien stock metatuak prezio oso lehiakorretan ateratzeko, eta, beraz, herritarrek aukera dute eskaintza handiez baliatzeko. Antolatzaileek espero dute aurtengo edizioa ere benetako arrakasta izatea, aurreko urteetan gertatu zen bezala, eta saltokiek ahalik eta etekin handiena lortzea, bizilagunek benetako pagotxak lortzen dituzten bitartean.
Kanpaina hori garai batean Burunda frontoian bi urterik behin egiten zen. Hasiera batean Altsasuko Dendarien Elkartearen ekimena zen bakarrik zen, ondoren Sakana osokoa izatera pasa zen. Baina 2020tik aurrera aire berri bat eman zioten, parte hartzen duen establezimendu bakoitzaren atean antolatuz, horrela herri osoan jai giroa sortuz. Kanpaina Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak antolatu du Altsasuko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.