Martxoaren 16an jokatu zen junior mailako XXXIX. Altsasuko Udaberri Saria, Burunda Txirrindulari taldeak antolatutako 80 km-ko proba. Txirrindulariek hirutan gainditu behar izan zuten Altamira portua. Lasterketa lau txirrindulariren arteko esprintean erabaki zen, eta Iker Comenero (Alimco) izan zen azkarrena, Luca Martinez lakuntzarraren (Danena) eta Iñaki Lopezen (VIZ) aurretik.
Tamalez, aurten ez genituen tropelean Quesos Albeniz-Burundako kolore gorria eta Alea-Sakana Group Aralar taldeko kolore berde argia ikusi. Bi klub sakandarrek ezin izan dute juniorren talderik atera, txirrindulari faltagatik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!