Merkataritza kalera

Guaixe 2025eko martxoaren 18a

Mauka ederrak lortzeko aukera izan da hiru egunez.

Altsasuko Dendarien Elkarteko hogei establezimenduk beheraldi sasoia despeditzeko outlet espazioa bihurtu zuten herrigunea hiru egunez. Martxoaren 13 eta 15 bitartean hainbat produktu paregabe prezio onean erosteko aukera izan dute kontsumitzaileek.