Martxoaren 20an, osteguna, 19:00etan, 23an, igandea, 19:30ean, eta 24an, astelehena, 19:00etan, James Mangold zinemagilearen Un compelto desconocido filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: 60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko eragin handiko musika-eszenan girotuta, A Complete Unknown-ek Minnesotako Bob Dylan 19 urteko folk-abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du; kontzertu-aretoetaraino eta arrakasta-zerrendarik gorenetaraino iritsi da. Bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bilakatu ziren, 1965ean Newport Folk Festival jaialdian rock elektrikoko emanaldi apurtzailearekin amaitu zena.
Emanaldiak:
Martxoak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro).
Martxoak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).
Martxoak 24, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).