Astekaria

Emakumeen zenbait istorioa hitzaren eta irudiaren bidez

Guaixe 2025ko mar. 24a, 09:45

Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastor erakusketaren mustutzean. @EBILGUNEA

Martxoaren 31ra arte ikusgai dago 'Luminiszenteak' erakusketa, Iortia kultur gunean.

Martxoaren 12an mustu zuten Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren Luminiszenteak. Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Hilaren amaierara arte ikusgai izanen da Iortia kultur gunean. Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak, Kultura zerbizuarekin batera, antolatu dute erakusketa, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. 

Luminiszenteak izeneko liburua du oinarri erakusketa proiektuak. Diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen istorioak biltzen ditu; protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi diren emakumeak dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Baita emakumeen eguroko bizitza baldintzatzen duten edo halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira.