Saskibaloia

CBASK-eko taldeak, buelta ematera

Guaixe 2025ko mar. 20a, 10:00

CBASK Narum Fisioterapia taldeak Navasket hartuko du Zelandin, martxoaren 22an.

Mutilen bigarren autonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Navasket hartuko du Zelandin, eta nesken lehen senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak San Ignacio du aurkari

Mutilen bigarren maila autonomikoko 21. jardunaldian CBASK Narum Fisioterapiak jipoia hartu zuen Noainen kontra, Noainen. Hasi eta berehala aldea hartu zuen Noainek, eta bukaerara arte eroso eutsi zion Altsasuri, 71-47 irabazi arte. 

Sailkapen orokorrean mutilen bigarren maila autonomikoko ligako lider Nasabi San Ignacio da (38 puntu). CBASK Narum Fisioterapiak bosgarren jarraitzen du (33 puntu). Asteburuan 22. jardunaldia jokatuko da. Martxoaren 22an, larunbata, 20:000etan, sailkapenean azkena den Navasket 2DM taldea hartuko du CBASK-ek, Zelandin. 

Neskak, 1-8 postuen sailkapen fasean
Nesken lehen senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Navasket SF´Old taldea bisitatu zuen Teresianen egoitzan. Partida oso lehiatua izan zen eta markagailuan alternantzia nagusitu zen. Bost aldiz berdindu zuten bi taldeek. Partidako azken txanpan Navasketekoek errenta txikia hartu zuten, bukaeraraino mantendu zutena, eta 61-55 gailendu ziren. 

Lider berria du emakumezkoen lehen senior mailako 1-8 postuen arteko sailkapeneko faseak: Liceo Monjardin R (22). Orain arte lider zen Larraona Claret bigarren da, puntu berberekin. CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak seigarren postuan jarraitzen du (15 puntu). Bigarren faseko zazpigarren jardunaldian talde altsasuarrak San Ignacio izango du aurkari martxoaren 23an, 12:00etan, San Ignacio kiroldegian.