Nafarroako Udaletako Kirol Elkarte Teknikoak (NKT) Udal Kirol Kudeaketari Buruzko III. ATD-NKT Jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 25ean, asteartea, 9:00etatik 16:00etara Iortia Kultur Gunean. Kirol teknikariei eta interesa duten orori zuzendutako ekimena da. Edonork eman dezake izena, dohainik,
Javier Ollo Altsasuko alkateak, Jorge Agirre Nafarroako Kirol Institutuko zuzendariak eta Daniel Martinez ATEDENA-NAKITEL-eko presidenteak egindako harreraren ondoren, kirolari lotutako makina bat hitzaldi egongo dira. Tartean, Sara Salazar Altsasuko kirol teknikariak Altsasuko kirol eta osasun programari buruzko azalpenak emango ditu. Neska eta kirola, kirol zerbitzuen automatizazioa... denetariko gaiak aztertuko dituzte. Azkenik, Altsasuko udal kirol instalazioetara bisita egingo da eta kudeaketa ezagutu.