Martxoaren 26an, asteazkena, 18:30ean, Iortia kultur gunean, Sortze berri bat, indarkeria obstetrikorik gabea Erroa Elkarteko Estitxu Fernandez Maritxalarren hitzaldia izanen da. Indarkeria obstetrikoa aldagai kultural, ekonomiko eta egiturazkoek eraikitzen dute; emakumeen haurdunaldi, erditze eta erdiondoan osasun sistemako profesionalek emakumeei edota haurrei ematen dioten tratu txarrak dira, eta ondorio fisiko eta psikologikoak eragiten ditu. Solasaldia Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatu du Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako programaren barruan; euskaraz izanen da.