Emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak literaturaren eta hausnarketa partekatuaren bidez lantzeko helburuarekin Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak Feminismoa irakurgai literatur solasaldiak programa antolatu du, Altsasuko herri liburutegiarekin elkarlanean. Udaberrian bi saio izanen dira: martxoaren 25ean, asteartea, 17:30ean, Naia Carlos Mendiorozekin Ursula Parrott idazlearen La divorciada liburuari buruz ariko dira, gaztelaniaz, eta apirilaren 2an, asteazkena, 17:30ean, Iratxe Retolaza Gutierrezekin Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz ariko dira, euskaraz. Saioak Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko gelan izanen dira.
Saioak irekiak izanen dira eta aurretik berdintasuna@altsasu.net helbidean izena ematea gomendatzen dute. Informaio gehiago nahi izanez gero, eposta horretara idatzi edo 948 56 48 23 telefonora deitu.