2025/03/22 Txapelketak, 17:30ean; Gaztetxeak Bertsotan bertso saioa, 21:30ean

Bertsolaritza

Altsasuko gaztetxean bertsotan

Altsasuko gaztetxean bertsotan
Gaztetxea, Altsasu

Martxoaren 22an, larunbata, Gaztetxeak Bertsotan egitasmoaren kanporaketa saioa izanen da, Altsasuko Gaztetxean. Eguna borobiltzeko Partxis eta Pintxazo txapelketak antolatu ditu AGAk, 17:30etik aurrera, eta afaltzeko hanburgesak prestatuko ditu (aurretik eskatuta). 21:30ean Gaztetxeak Bertsotan-en saioa hasiko da: Aitor Tatiegi eta Suhar Gesalaga, Elixabet Etxandi eta Euskene de los Aires, eta Haira Aizpurua eta Nahia Etxeberri bertsolariek parte hartuko dute, eta Nahia Miguel izanen da gai jartzailea.