Martxoaren 23an, igandea, Cholet Agglo Tour klasikoa jokatu zen, 205 kilometroko lasterketa. Euskaltel Euskadik zapore onarekin despeditu du astea, Iker Mintegi Claver txirrindulari altsasuarra eguneko ihesaldian sartu baitzen. Lasterketa hasi eta berehala, 11. kilometroan, sei txirrindularik egin zuten aurrera, tartean Iker Mintegik. 155 km egin zituzten aurretik, baina helmugarako 39 kilometroren faltan tropelak irentsi zituen. Iker Mintegi izan zen etsi zuen azken txirrindularia, lasterketa bikaina eginez. Azkenean, Lukás Kubisek (Unibet Tietema Rockets) irabazitako proban, Euskatel Euskadiko Xabier Berasategi hamargarren sailkatu zen.
Euskaltel Euskadirendako aste berezia izan da honakoa, martxoaren 20an Paul Hennequinek Taiwaneko Tourrean etapa garaipena lortu zuelako, esprintean, talde laranjaren denboraldiko lehen garaipena izan dena.