Txirrindulariak

Nahia Imaz, Beasaingo podiumean

Guaixe 2025ko mar. 24a, 11:29

Nahia Imaz, taldekideekin, Beasingo Igartza Sariko podiumean. ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Bere taldea, Massi Baix Ter talde kataluniarra, Igartza Sari Nagusiko onena izan zen

Martxoaren 23an V. Igartza Sari Nagusia jokatu zen Beasainen, Emakumezkoen Espainiako Koparako baliagarria. 

Elite mailan Joelle Amelie Messemer (Canyon) eta Eukene Larrarte (Massi Baix Ter) txirrindulariek lehia estua izan zuten, bien arteko esprintean Messemer (1:57:06) gailendu zitzaion Larrarteri. Nahia Imaz altsasuarra (Massi Baix Ter) 26. postuan iritsi zen helmugara (1:58:56), baina podiumera igo zen, bere taldea, Massi Baix Ter talde kataluniarra, lasterketako onena izan zelako. 

Juniorren mailako lasterketa Irati Arangurenek (Andoaingo Txirrindulari Eskola) irabazi zuen (1:24:00). Ane Berastegi arbizuarra (Ecologicos Navarra-Beratxa) 20. sailkatu zen eta Ane Beltran de Heredia (Timac Agro Ermitagaña) altsasuarra 21. postuan, biak denbora berean (1:27:04).

Kadeteen lasterketan Lluna Jimenez (Baix Ter) gailendu zen (38:53). Eider Mazkiaran 75. sailkatu zen (45:15).