2025/03/27 - 2025/03/31 Ostegunean eta astelehenean, 19:00etan; igandean, 19:30ean
ZinemaMartxoaren 27an, osteguna (19:00etan), 30ean, igandea (19:30ean), eta 31n, astelehena (19:00etan), Borja Cobeaga zinemagilearen 'Los aitas' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: 80ko hamarkadaren amaierako Bilboko langileen periferian, gimnasia erritmikoko haur-talde batek Berlingo txapelketa batean parte hartzeko aukera du. Amek ezin dituzte alabak lagundu, eta aitek egin behar dute lan hori.
Emanaldiak:
Martxoak 27, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Martxoak 30, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Martxoak 31, astelehena, 19:00etan, Iortia kutlur gunearen areto nagusian (5 euro).