Apirilaren 1ean, asteartea, 19:00etna, Mikel Guerendiain Azpirozen Mauro nobelaren aurkezpena izanen da, Haritza tabernan, tabernak eta Arkatz Liburudendak antolatuta. Eleberriak Ezkabako ihesaldia dauka oinarri. Azalan Uharte Arakilgo irudi zahar bat agertzen da, baina herria ez da nobelan aipatzen. Gonbidapenak tabernan har daitezke.