Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak dataz aldatu dira

Guaixe 2025eko martxoaren 28a

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Astelehenetan egitetik asteazkenetan egitera pasako dira.

Altsasuko Udalak erabaki du bere Tokiko Gobernu Batzarreko bilkuren aldizkakotasuna aldatzea. Alkatea eta lau zinegotzi (Geroa Baiko hiru eta EH Bilduko bat) elkartzen dira Tokiko Gobernu Batzarrean. Orain arte bilkurak astelehenetan egin izan dituzte, baina erabakitarakoaren arabera, hemendik aurrera asteazkenetan izanen dira, hamabostean behin. Aldaketa indarrean sartu ondoren, eginen den hurrengo Tokiko Gobernu Batzarra apirilaren 2an izanen da, 18:00etan.