Futbola

Altsasu beste hiru punturekin itzuli zen Oteitzatik

Guaixe 2025ko mar. 25a, 11:32

Emakumezkoen preferenteko liderrak irabazten jarraitzen du

Emakumezkoen preferente mailako 21. jardunaldian Altsasuk Oteitzan jokatu zuen, Idoiaren kontra. Bi taldeek lehia entretenigarria eskaini zuten. Aicia Elizaldek 17. minutuan Altsasu aurreratu zuen, baina atsedenaldia baino lehen bana berdintzea lortu zuen Idoiak. Lehiak bizi-bizi jarraitu zuen, Nerea Arellanok Altsasu 1-2 aurreratu arte. Idoia partidari buelta ematen saiatu zen, Altsasu alde handiagoa ateratzen, baina markagailuan ez zen aldaketa gehiagorik egon. 

Altsasu liderrak galtzea zer den jakin gabe jarraitzen du (51 puntu), Gazte Berriak taldeari 6 puntu ateratzen diziola (45 puntu). 22. jardunaldian Altsasuk sailkapenean seigarren den Burlades taldea haratuko du martxoaren 29an, larunbata, 15:30ean Dantzalekun.