Altsasuko Udalak jakinarazi du Txirinbulo udal haur eskolan heldu den ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela. Eskaintza 2023, 2024 eta 2025. urteetan jaiotako haurrendako da. Haur eskolan zazpi, sei edo lau orduz egoteko aukera dute. Eta zentroak jantoki zerbitzua eskaintzen du. Izen emate telematikoa egin nahi duenak Educa plataforman sar daiteke, bestela, haur eskolan bertan ere egin daiteke. Baina horretarako aldez aurretik hitzordua eskatu behar da txirinbulohaureskola@altsasu.net posta elektronikoko helbidean edo 948 564 422 telefono zenbakira hots eginez.