Altsasun jarduera soziokulturalen antolaketa sustatzeko, udalak kultur elkarteendako dirulaguntza deialdia egin du. Lagunduko dituen jarduerak aurten egin beharko dira. Dirulaguntza deialdiak 5.160 euroko poltsa du. Nolanahi ere, erakunde eskatzaile bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa ezin izango da 1.000 eurotik gorakoa izan. Eskabideak aurkeztu nahi dituenak apirilaren 9ra arteko epea izanen du. Deialdiari buruzko informazioa altsasu.eus webgunean dago.