Mutilen bigarren maila autonomikoan, CBASK Narum Fisioterapiak ligako 22. eta azken jardunaldian Navasket 2DM taldea hartu zuen Zelandin. Partida estu eta zirraragarrian 69-59 gailendu zen talde altsasuarra, partida erdian aurrea hartu eta bukaeraraino aldea mantenduta.
Ligako sailkapen orokorrean Nasabi San Ignacio taldea gailendu da (40 puntu). CBASK Narum Fisioterapiak bosgarren postuari eutsi dio (35 puntu). Horrela, ligako bigarren fasean, 1 eta 8 postuen arteko ligaxkarako sailkatu da talde altsasuarra. Orain, helburua lehen lau postuetan sartzea da, ligako tituluaren borrokan sartzeko. 1-8 postuen arteko sailkapen faseko lehen jardunaldian CBASK Narum Fisioterapiak CB Noain taldea hartuko du apirilaren 5ean, 19:30ean, Zelandin.
Neskak, 1-8 postuen sailkapen fasean
Nesken lehen senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak 1-8 sailkapen faseko zazpigarren jardunaldian San Ignacio taldea izan zuen aurkari. San Ignacio hasieratik aurreratu zen, eta errenta ederra hartu zuen. Azkenean, 61-43 gailendu ziren Jesuiten ikastetxekoak.
Emakumezkoen lehen senior mailako 1-8 postuen sailkapen fasean Liceo Monjardin R taldeak jarraitzen du lider (26). CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea bosgarren da (17 puntu). Bigarren faseko zortzigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan, baina CBASK-ek eta Liceo Monjardin R liderrak martxoaren 16ra aurreratu zuten partida, eta liderra gailendu zen, CBASK-i 40-67 irabazita.