Bi egunez, martxoaren 27an eta 28an, osteguna eta ostirala, Altsasuko hegoaldeko sarbidea itxita egonen da. Nafarroako Gobernuko Errepide Mantentze Zerbitzuak asfaltoa berritzeko lanak eginen ditu. Hori dela eta, beheko bentako bidegurutzetik trenbideko zubirako errepide zatia itxita egonen da. Altsasura mendebaldeko edo iparraldeko sarbideetatik sartu beharko dute ibilgailuek, hau da, San Joan kaletik edo Zelai kaletik, Lanbide Heziketa institutu ondotik. Herrigunean, Egubera kaletik jaisten diren ibilgailuak Gartzia Ximenez kalea hartu behar dute.