2025/03/30 17:00etan

Zinema

'Looney Tunes, Lurrak eztanda egin zuen eguna' filmaren emanaldia, euskaraz

'Looney Tunes, Lurrak eztanda egin zuen eguna' filmaren emanaldia, euskaraz
Iortia kultur gunea, Altsasu

Martxoaren 30ean, igandea, 17:00etan, Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna animazio filmaren emanaldia izanen da, euskaraz, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat deskubritzen dute. Nahi gabe, abentura zoro batean murgiltzen dira espazioan zehar, Looney Tunes-en umore kaotiko eta eszena dibertigarriz beteta. Bi lagunek ez dakite nola kudeatu egoera, baina, hala ere, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badu ere.

Emanaldia:
Martxoak 30, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.