Ganibet taldeak 'Zuri zeru' kaleratu du

Guaixe 2025ko mar. 28a, 15:46

Ganibet Gazte Maketa lehiaketaren finalean. ARTXIBOA

Ekain Alegre eta Amaiur Goikoetxea musikari altsasuarrek osatzen duten taldearen lehenengo diskoa kalean da.

Zure Zeru eta Kolpe bakoitzeko izan ziren Ganibet taldeak kaleartu zituen azken bi abestiak, kaleratuko zuten diskoaren aurrerapena. Martxoaren 28an iritsi da Ekain Alegreren eta Amaiur Goikoetxearen lehenengo diskoa: Zure Zeru. Denbora "luzez" prestatu dutela esan dute musikariek sare soziletan, eta azala Ander Ansotegik egin du. Diskoa plataformetan entzun daiteke.