Sarrionandiaren hitzak

Guaixe 2025ko api. 1a, 13:41

Izaskun Etxeberria eta Joseba Sarrionandia Iortian egindako hitzaldian.

Guaixe Fundazioak GUAIXEren 30. urteurrenaren harira antolatuta, Joseba Sarrionandiak 'Hitzen libertatea' hitzaldia eman zuen martxoaren 28an, Iortia kultur gunean.

Palindromoak, hitz asmatuak eta kaunburrak mintzagai izan zituen Joseba Sarrionandia idazleak Iortia kultur gunean, martxoaren 28an, emandako hitzaldian. Hitzaldiaren bigarren atalean, Izaskun Etxeberriak gidatutako elkarrizketa-solasaldia egin zuten, eta ekitaldiari amaiera emateko Joseba Sarrionandiaren poeman oinarritutako Mikel Laboaren Sustraiak han dituenak abestiaren bertsoak irakurri zituzten zenbait hizkuntzatan jatorri desberdinetako sakandarrek, Jorge Cordon Iortx musikariak kanta pianoan jotzen zuen bitartean. Urteurren ospakizuna auzate xume batekin amaitu zen.

Erlazionatuak