Kukuerreka elkarteak zuhaitzaren eguna ospatu zuen

Guaixe 2025ko api. 3a, 11:01

Elkartekideak landaketa egiten. UTZITAKOA

Estreinakoz egin zuten, eta hurrengo urteetan segitzeko asmoa dute.

Usolarrainen elkartu ziren Kukuerreka elkartearen Zuhaitz Egunaren deialdian parte hartu zutenak. Martxoaren 23ko eguerdi aldera izan zen. Elkartetik azaldu dutenez, “ kudeatzaileek basoa, Dantzaleku eta Basoitxi, bertan behera uztearen ondorioz, elkartea, bere ekimenez, birlandatzeari egin dio”. Bazkideen eta boluntarioen parte hartzearekin hiru lan egun izan zituzten Usolarrainen. Han 8 eta 10 urte arteko dozena bat haritz eta lauzpabost urteko 15 bat lizar landatu zituzten. Zuhaitz bakoitzari babesa eta eusteko makila bat jarri zioten.