ELA: "laster 300 pertsona baino gehiagoren kaleratuko dituzte"

Guaixe 2025ko api. 2a, 10:40

Sunsundeguiren aldeko manifestazio batean ELAren banderak. ARTXIBOA

Sunsundeguiko konkurtsoko administrazioak enpresa batzordeari jakinarazi dio berehala hasiko dela Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) kontsulta aldia. 

ELA sindikatuak salatu du Sunsundeguiko langileak kaleratuak izango direla laster. "Izan ere,
konkurtsoko administratzaileei enpresa batzordeari jakinarazi diote apirilaren 14an hasiko dela kaleratze kolektiboaren kontsulta aldia". ELA kexu zen langileen ordezkariei ez zietelako inolako informaziorik eman, "kaleratze kolektiboa gauzatzeko kontsulta aldia hasi nahi dutela iragarri zuten, besterik ez".

ELAk azpimarratu duenez, "albiste hori kolpe latza dela Sakanarendako". Sindikatuak, bestalde, 
gogorarazi du Sunsundeguirekin gertatutakoa "Nafarroako Gobernuaren industria politikaren
porrotaren azken erakuslea da, diru publikoaren kopuru handiak inbertitu baititu enpresan, trukean lanpostuak eta langileen lan baldintzak mantentzeko eskatu gabe". ELAk gaineratu duenez, foru administrazioak "ez dio jarraipenik egin enpresaren zuzendaritzari. Bitartean, enpresak diru publikoa xahutu du eta inbertsio eskasak egin ditu enpresaren etorkizunari buruz itxaropen faltsuak sortuz".