Pentsio eta soldata duinen alde mobilizatzera deitu dute

Guaixe 2025ko api. 4a, 09:37

Altsasuko asteleheneko elkarretaratzetik manifestazioan parte hartzera deitu zuten. UTZITAKOA

Aberastasunaren bidezko banaketa eskatuko du pentsiodunen mugimenduak.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, hiriburuetan manifestazioak eginen dira apirilaren 5ean, larunbata. Mobilizazio horien leloa Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denondako izanen dute. Mugimenduko kideek exijitu dute "pertsona guztiendako pentsio justu eta nahikoak" izatea, eta "gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea" aldarrikatu dute. 

Aldi berean, Hego Euskal Herrirako Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propio bat eskatu dute. "Euskal gehiengo sindikalak partekatzen duen aldarrikapena da" nabarmendu dute, eta "soldata eta pentsio duinen aldeko borroka pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako borroka bateratu eta osagarria da". Mobilizazioarekin bat egin du gehiengo euskal gehiengo sindikalak. Manifestazioa Iruñeko Baluarteko plazatik abiatuko da 18:00etan.